ONGI ETORRI MINIMALISMORA!!!!
ONDI ETORRI KORRIKA EGITEKO MODU NATURALEARA!!!
Hori esan nien atzo nire oinei, hankei eta gorputz guziari... oraingoz ez dira kejatu, egia esan 20'-ko korrikalditxoarekin ere arrazoi gehiegirik ez dutela iruditzen zait, jeje.
Ez naiz ni oso modazalea, eta normalean moda bat ikusten dudanean horren kontra joaten naiz, ez dakit egoskorkeriagatik, nire alde errebeldeari askatasun apur bat emateagatik... batek daki.
Ez nintzen honekin modagatik hasi, hori argi geratu da, entrenatzaile naizen aldetik, aspalditik (IVEF-en ikasle nintzen garaitik eta bertan atletismoko teknika egokia erakustes zigutenetik) neukan buruan nire korrikarako teknika hobetzeko kontu hori, gainera nahiz eta azken urteetan uste baino gehiago hobetu dudan nahiko baldarra naiz korrika egiten eta hobetzen jarraitzeko modu interesgarria iruditu zitzaidan.
Lan horietan sartzearen arrazoia modu desegokian emandako pauso txar bat da, alegia, erdaraz esaten den bezala "en casa de herrero...". Denboraldiko azken triatloia zela medio, bizikleta utzi eta korrika hasteko garaia iritsi zitzaidan, sentsazioak onak nituen, ez nuen neke batere nabaritzen eta korrikako lehen pausoa teknika egokian eman nituen konturatu gabe, hau da, bermeak orpoz egin beharrean metatarsoz. Hara zer okurrituko orduan eta teknika hori batere landu eta entrenatu gabe hori aplikatzen hastea, ASTAPOTROA!!!
Egia esan ezin esango dut gaizki atera zenik, sekula biano azkarrago egin nuen korrika, eta gainera esfortzurik egiten ez nuen irudipenarekin, OSO ERRAZ. Baina noski, astakerik bat egin ondoren ondorioak datoz eta aurre egin behar zaie, nire ezker bikiak protesta egin zuen eta 2-3 astez bereak eta bi entzun behar izan nituen, arrazoi guzia zuen nire bikiak, horrelako tratu txarrik ez zuen merezi.
Hala ere, azken triatloi hortako emaitza ikusita eta entrenatze ezaren urduritasunak bultzatuta nire buruan ideia bat sortu zen, TEKNIKA HORI HOBETZEKO GARAIA DA!!! Horretan hasi nintzen.
Kasualidadez nire podologoarekin zita neukan data horietan eta plantila berriak egiteko garaia bazela esan zidanean (aurrekoak nahiko lan egina baitzuten) teknikaren kontua aipatu zidan. Orduan berak batere dudarik egin gabe zera esan zidan: "plantilak korrika egiteko modu horretara moldatuko ditugu, baina erabiltzen dituzun zapatila horiekin nahiko zaila izango zaizu teknika hori behar den bezala egitea". Zapatila minimalisten munduan sartzeko gomendatu zidan.
Emozioaren emozioz interneten informazio bila jarri nintzen eta korrika egiteko modu naturalaren inguruko hainbat iritzi eta komentario irakurri nituen, baitaere liburu baten gomendioa "Nacidos para correr" antza mugimendu honen sorreraren aitzindaria. Egia esan esaten dutenak bere zentzua badauka, eta ni neu ere iritsia nintzen beraiek ateratako ondorio batzuetara. BA GOAZEN AURRERA!!! Erabakia hartu eta atzo erosi nituen zapatilak, lehen entrenamendua polita, arraro eta baldar xamar korrika, baina oso arin (gorputzak dauzkan malgukien indarra aprobetxatuz). Denborarekin teknika barneratzen dudanean hobekuntza nabarituko dudala iruditzen zait, korrika ekonomia hobetu eta lesioak ekidingo ditudalaren ustea daukat.
ESANGO DIZUET NOLA NOAN.
ONDO SEGI!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario