Aupa! Bueno ba azkenaldian ezer idatzi gabe egon ondoren berriz ere informazio gehiago dakart.
Gaurko gaia Fit-ball-ak eta thera-band-ak dia. Eta askok galdetuko dezue ia zer dan hoi, suposatzen det gimnasioetara juten zeatenak jankingo dezuela, behintzat fit-ball-a zer dan, pilatesen eta antzerako klaseetan asko erabiltzen baita. Fit-ball-a pelota haundi bat da, zeinetan ariketak egin ahal dian hainbat muskulu lantzeko (denak edo ia denak imaginazio piskatekin), thera-band deritzenak aldiz gomazko banda batzuk dira, koloreen arabera gogortasun gehiago edo gutxiago daukate, eta burua gehiegi berotu gabe ariketa asko bururatuko zaizkizue gehienoi. Bi gauzak erostea ez da gehiegi kostatzen, denera 22€ inguru izango dia.
Orain dala gutxi fisio batekin batera zirkuitu batzuk prestatu digu, eta egia esan gimnasioarentzat alternatiba polita iruitzen zaigu, ariketak modu egokian eta progresio batez lesio asko ekidin ahal diala iruitzen zaigu. Zirkuitu hoiekin gorputzeko atal guziak lantzen genituen, kirolaren arabera ere espezifikoagoan prestatu genitun. Dibertigarria!
Oraindik argazkiak atera eta ariketen imaginak eukitzeko esperoan nago, baña pendiente geatzen da eta urrian espero det blogean igotzea.
Besterik gabe
No hay comentarios:
Publicar un comentario