Iritsi zan eguna! Orik eta nik bikoteka egiteko karrera batean debutatu genun. Karrera berezia zan, ez bikoteka zalako, baizik eta nere bikotea, Ori, txakurra zalako.
7km-ko karrera izan zan Uliako bidexketatik barrena, jeitsierak oso txarrak zian, eguraldiak ez zun bate lagundu (behintzat Ulia gañen uholdeetatik salbu geunden) eta gañea Ori aurren genitun txakur guzikin pikatu eta arrastaka eamaten nindun, baña halare izugarri disfrutatu nun, eta nik uste Ori ere gustoa ibili zala.
Eguraldiak ere ez zun zapuztu Ulian juntatu giñan 100 eta piku pertsonek genitun gogok, 70 korrika iteko prest, beste batzuk txakur eta gizakik (gizon zein emakume) animatzea eta beste batzuk organizazioan murgilduta, gainontzeko guzik goizaz disfrutatu ahal izateko.
Antolakuntza lehengo karrera izateakin, eta nik ere kanikrosetaz asko ez dakidala ez zitzaidan bate txarra iruitu, kontrolak beandu xamar hasi zian, baña normala da iten zun egualdiakin, egia ean eskertzekua izan zan egualdia ikusiz karrera aurrea jarraitu izana.
Ba hoixe, oso gustoa ibili giñala denak, Ori, ni eta gañontzeko guzik, gustoa ez nitzalako eroi, 9. postun ayatu ginalako eta oain tokatzen zaizkiten agujetan peajia patzen banao ere hurrengoa nun eta noiz izango ote dan beiratzen.
Esperientzia polita eta gomendatzeko modukua.
Agur
No hay comentarios:
Publicar un comentario