lunes, 1 de octubre de 2012

EUSKAL ZIRKUITOKO EGUTEGIA

Euskal Herriko triatloi zirkuitua ondo antolatuta al dago?
Zirkuituan dauden distantzia eta banaketak egokiak al dira?

Badira urte batzuk triatloiaren munduan sartuta nabilela, eta orain dela gutxi arte ez dut hortan erreparatu, agian ikaslea nintzanez ez nuelako kompromezu gehiegirik asteburuetan, agian orain lanagatik triatloi askotara joan ezin naizelako iruditzen zait antolaketa ez dela ona, batek daki.

Nere txokotik gogoeta bat egitera gonbidatu nahi zaituztet, egutegia begiratuta 7 sprint, 2 olimpiko eta distatzia luzeko beste 2 daude, horiei use dut, horiei bizkaian distantzia luzeko beste 2 gehitu behar zaizkio, nafarroan beste bat, nafarroan ere olinpiko pare bat gehiago daudela iruditzen zait. Gutxi gora behera horrela geratuko litzateke: SPRINT (7+), OLINPIKO (4) eta DISTANTZIA LUZEA (4). Banaketa orekatua al da?

Bestalde datei erreparatzen badiegu ikusten duguna zera da, triatloi gehienak ekainean direla, 4 asteburuetan pilatzen zaizkigu triatloien gehiengoa, hortik kanpora bizkaiko distaltzia luzekok 2, nafarroako beste triatloi pare bat eta aurten zumaiako sprina.

Nere gogoeta honako hau da, ez al litzateke probetsuzkoago izango denontzat (antolatzaile, partehartzaile zein federazioarentzat) triatloiak gehiago banatzea? Ekainean hasi, uztailean ere banatu (abuztua agian opor astea izanda ez litzateke horren beharrezkoa izango) baina iralean ere triatloi gehiago jartzea? Nik lanagatik ekaineko triatloien erdiak galtzen ditut eta denboraldia bukatzean gosez geratzen naiz, 2 edo 3 besterik ezin izan ditut eta egin eta. Gure inguruko erkidegoetan, abuztuan ere irailean oraindik triatloiak dauzkagu, eta jende pila bat joaten da parte hartzera, antolakuntza aldetik gure triatloiak baino askoz ere txarragoak izanda, hor mugimendua dago, eta horrek gogoa dagoela esan nahi du, zergatik ez eman eskatzen dana?

Distantzie begiratzen badiegu, neri pertsonalki ez zait oso orekatua iruditzen, agian ez naiz egutegia modua egokian begiratzen ari, baina iruditzen zait triatloiak lekuan erortzen dian bezela jarrita daudela. Triatloia antolatu nahi degu, ze asteburu edo egun daukagu libre? Hauxe? Ba hortxe dijoa!!!

Nere ustez hor federazioak esku hartu beharko luke eta distantzia apur bat antolatu, prestakuntza fisikoaren aldetik begiratuta batez ere (hori baita nere esparrua), atletismoan ikus dezakegu lehenbizi 10km-ko karrera dauzkagula, gero Donostiako 15km-koa, tero Behobia eta azkenik Maratoia. Progresio bat daramate, prestakuntza aldetik begiratuz gero ikus daiteke adibidez maratoia prestatu nahi duenak aurretik konpetizio motzagoak dauzkala forma puntu hori hartzen joateko. Inork ez luke normaltzat joko Behobia Maratoia baino lehen izatea, ez baita hori lojikak agintzen duna.

Horixe nik pentsatzen detena, eta ez du zertan honek egi absolutua izan behar, ezta gutxiagorik ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario