PLISTI-PLASTA PLISTI-PLAUST! MELA-MELA TA BLAI-BLAI!jeje
Bueno ba atzo izan zan Gernikako duatloia. Euria eta hotza nagusi. Etxetik gogoz atera nitzan, baña Gernikara gerturaku ahala eguraldia gero eta okerragoa zeon (posible bazan) eta neukan pereza ere haunditzen zijoan. Hara ayatu nitzaneako behintzat euriak atseden piskat hartu zun eta beroketa lehorrean egiteko aukera euki nun, hoi bai sorpresa hobea zeukan prest, beroketa bukatu eta irteera emateko zai geunden debora luze hartan hasi zun berrize, berotutako guztia pikutara!!! Eskerrak mutil asko giñan eta batak bestei pega pega eginda (gauza arrarorik gabe, ez pentsatu gaizki) bero piskat mantendu ahal izan genuen.
Hasi zan karrera eta lehen zatia euritan egin genun arren nere ustez nahiko eguraldi ona euki genun, hasiera batean hilabete lehenago egindako Uliako Txakurkrosa nun burun, baña ez zan horrenbesterako izan. Korrika gustura jun nitzan, baina baria jarri zitzaidan eta ezin izan nun ritmo azkarrago bat jarri, nahiz kondizio normaletan ahal izango nun. Hala ere ez zan ritmo txarra atera.
Gustora eta konfiantzaz trantsizio dezentea egin ondoren txirrinda hartu eta taldetxo baten sartu ginan, hankak ondo neuzkan eta kajaz sobran nijoan, taldean aguantatu, atake pare bati erantzun eta aldapa beretan eta kurba itxietan bildur pixkatekin sartuagatik ere oso ondo iritsi nitzan berrize boxeta. Portzierto, egualdi txarra izanda ere Laidako inguru hori oso polita da, eguzkia eta dena atera zitzaigun, ze ondo!
Bigarren trantsizioa lehenengoa baña hobea izan zan eta taldeko lehena atera nitzan boxetatik, lehenengo kilometro erdian hiruk aurreatu ziaten, baña gero nere ritmoa hartzen jun nitzan bezela berrize harrapatu nitun, gustora egin nun korrika eta lehenengo partzialean baño azkarro egin nun korrika.
Triatloiak gertu dia eta forma puntua gero eta gertuago euki beharra duakagu, ia aurten zemuz gabiltzan. Hurrengoa Senpere!
Ondo segi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario