viernes, 15 de julio de 2011

GAZTEENTZAKO TRIATLOIA

Argi dago kirol batek bidea egin nahi badu oinarri sendo bat behar dula izan, bere etorkizunan sostengu izan dadin. Nere ustez, edozein kirolek dauken berme seguruena gazteekin lan itea da, txiki txikitatik erakutsi ta engantxatuta. Orain agian ez da beharrezko ikusten, triatloia modan dao, ta fitxa geo ta ugariok dia, baña moda guzik bezela, hau ere pasako da (nahiko nuke ni hola ez balitz), eta gure kirol hau berrize beraka jutia nahi ez badeu zeoze in beharra dao.

Naparrak aspaldi kontuatu zian hortaz eta urte askotako bentaja eamateigue, aspaldi sortu zituzten triatloi eskolak zenbait eskualdetan, eta horri laguntzeko gaztetxontzako ligaxka bat sorut zuten (Nafarroako Kirol Jokoak). Horren gertu eukita, esperientzia ondo ateatzen ai dala ikusita eta geatzen zaigun etorkizuna hoi dala jakinda, zergatik ez deu ba holako zeoze iten? Kasu asko eman dia gaztetan triatloiak in nahi izatia eta Iruña edo urritiagoko leku batea jun bihar izatia, bala ez dola distantzi asko baña...

Españin Euskal Herriko Triatloi ligak fama bauka, triatloi askok due son haundiya Frantzin ere, zergaitik ez deu osatu bihar eskaintza hoi gaztentzako liga on eta polit batekin? Hoi bai, gazteen errendimenduakin obsesionatu gabe eta astakeyak in gabe.

Bueno ba ez dakit ze iruituko zaizuen baña nere ustez bidea irikita dao eta naparrek indako lanai heldu eta jarraipena ematen badiogu, gipuzku, bizkaia, araba eta iparraldeko eskualdetan dudik ez izan Euskal Herriko triatloi osasuntsu honi sekula ez gaixotzeko bitamina sartuko diogula.

Ayo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario