"El alcance de un hombre debería sobrapasar su comprensión; si no ¿para qué existe el cielo? (Robert Bowning)
martes, 12 de julio de 2011
GARAIKO 1. TRIATLOI (G1T)
Bueno ba, hementxe naukazue nere bizitzako lehenengo sarrera egiten, orain dala gutxi arte ez nekin zer zan bloga itea ere, baña bueno ikusiko degu hau ondo iteko kapaz naizen.
Atzo (uztailak 3) izan zan Garaiko I. Triatloia. Interneten rekorridua ikusita argi zeon oso polita izan beharra zula, eta egia esan karrera in eta gero inpresio berdinakin atea nitzan. Bueno, hobe hasieratik haste banaiz:
Igeri Saturrarango ondartzan iten zan, handik ondarruko plaira jun, hondarretan zeon ikurriña buelta eta berrize ureta, gero uretan gira-bira batzuk in ondoren berrize Saturraranea (2000m), han bizikleta hartu eta ondarrurantz jun ginan, repetxo polita bat hasteko, ze ondo! handik Lekeitio....kriston buelta (90km) eta Garaiko herria ayatu giñan (oso herri polita portzierto), txirrinda utzi ta korri itea, aldapa gora ta bera, komentau zutenagatik media %4ko pentza zan, oso gorra, baña oso polita.
Organizazio aldetik ondo eon zan, lehenengua izanda nik uste ezin zala gehiago eskatu, tratua bikaina eta prestakuntza balekoa.
Nei dagokianez, duda askokin ayatzen nitzan karrera horta, naiz eta tenporadako helburua izan, igeri oso gustoa in nun, bate fortzatu gabe ritmo politt baten, 2. postun atea nitzan Aimar Agirresarobe eta Egoitz Zalakainen arten, bizikleta hartu eta hasieratik ikusi nun ez neola bate ondo, hanketan indarrik ez eta aldapa gora ez nijoan (aldapa gora ez banijoa...malo!), 5km ayatzeakoan gerriko minakin hasi nitzan, ta hola in nitun gañontzeko 85km-ak, miñak eta eziñak piskanaka psikologikoki min asko in ziaten eta eta korrika iten hasi nitzanen seitun ikusi nun gorputzak ez ziala erantzuten, buelta eman eta dutxa! okerreta ez neola nekatua, ondo jana neon, pajaraik ez...indar falta zan. Biharamunen beti geatzen zaizkizu dudak ahulezia fisikoa edo psikologikoa izan zan, baña beandu da ezer iteko, aurrea in ta lixto. HURRENGO URTEN BUELTAUKO NAIZ! ta ordun eukikot bukatzian ematen zuten kamiseta beltx hua, atzeko parten hala esaten zun AMAITTUOT! HURRENGO URTEN NIK EBAI.
Garaiko II. triatloieako ia jende geyo lortzen deun.
Ayo!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario