jueves, 9 de mayo de 2013

XISTARKA ETA AGIRRE KIROLAK

Xistarkaren bizitzan beste pausotxo bat eman dugu. Aspaldian gabezia bat genuela nabari genuen, baina gaur egungo egoeraren ondorioz hutsune hori betetzea oso zaila genuela ikusten genuen, baina hala ere gogor jarraitu dugu lanean gure bezeroei ahalik eta atentziorik onenak emateko intentzioarekin.

Ildo horretatik jarraituta zuei, gure bezerooi eskaintza zabalagoa eta hobea emateko aukera suertatu zaigu, joan den maiatzaren 2-tik Beasainen gaude Agirre Kirolak-ekin bat eginda gure ibilbideari sendotasun handiagoa emateko asmoz.

Ondorioz, gure eskaintza zabaldu egiten da, kirol arropa, suplementuak, esfortzu frogak e.a. Zer esanik ez gure bezero direnek deskontuak edukiko dituzuela material guztian.

Gure tarifetan aldaketa txikiak egongo dira.

Beasaingo Zelaeta kalean zain gaituzue, 4. Behea
Telefonoa: 627 075 990

ETORRI BISITAN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario