miércoles, 27 de julio de 2011

GETARIA ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA

Getaria Zarautzeko trabesiak 41. edizioa zun uztailaren 24an, egualdik ez zun geyegi lagundu, euria eta tenperatura frexko xamarra zan, alderdi positibua biyatzekotan esan biharko da hotza zala ta marmokak (medusak) etziala azaldu, edo nik behintzat ez keja geyegi entzun alde hortatik.

Hasiera baten ematen zun itsasoak ere ez zula geyegi lagundu bihar, baña denborak ikusiz ez du ematen kalte geyegi in zunik. Gizonetan lenengua Adnan Mustafic izan zan 35'20'' denborakin ta nesketan Ainhoa Murua 39'31''kin.

Nik pertsonalki gustoa ibili nitzan, bildur pixkat banun ze Garaiko triatloia bukatu zanetik ez det geyegi entrenatu. Lenengo bi astetan ez nun ezerre in, lengo asten ya hasi nitzan igeri pixkat iten. Sentsazioak ez zian bate txarrak izan, lasai atea nitzan ta taldetxo baten sartzea lortu nun (lengo urten bakarrik geatu nitzan ta...buf!), azkenen 42', ez dao gaizki.

31ean Txingudiko trabesia dao 2600m dia eta egualdik antzeako jarraituko dula ematen du. Ikusiko da.

Ayo

No hay comentarios:

Publicar un comentario