-
Postura
edo jarrera tentea,
sorbaldak, aldaka eta oinak lerrokatuz. Aurreranzko inklinazioa txiki
batekin gerria tolestu gabe: oinaren bermatze puntua eta grabitate
zentruaren arteko erlazio ezin hobea ahalbidetzen du.
-
Aldaka
antebertsioan:
grabitate zentruarekiko gertuko bermatzea eta erdi-aurre oinarekin
egindako sarrera ahalbidetzen ditu.
-
Sorbalda
eta beso erlaxatuak:
karrera ekonomikoagoa edukitzeko aukera ematen du, arnasketarako
giharreen lana erraztu eta zona zerbikaleko gainkargak ebasten ditu.
-
Belaunen
altuera:
ez dira goregi igo behar, abiadura baxuan belaunak baxuago geratzen
dira, abiadura igo ahala belaunak gorago igotzen dira. Belaunak
goregi igotzeak aireko fasea luzatuko du, horrekin batera frenatze
fasea ere bai eta gainera psoasak lan gehiegi egin beharko du.
-
Belaunak ez du guztiz luzatu behar lurrera iritsi baino lehen. Flexio
apur batekin iritsi behar du lurrera,
hori beharrezkoa da sarrera grabitate zentrutik gertu egiteko,
oszilazio handiak ekiditeko eta korrikaren amortiguazio sistemarako
ere hobea da. Belauna gehiegi luzatzeak orpoz sartzera derrigortuko
gaitu.
-
Korrika egitea saltoka joatea bezala da, aeireko fasean abiadura
galtzen da, eta zankada luzeegi
batek aireko fasea luzatuko du, oszilazioa handituko du, frenatze
faseak handituko ditu eta indar eskakizun handiagoa beharko da
grabitate zentrua bere ibilbide lerrora itzularazteko.
Oinaren
bermatzea:
oinaren erdi-aurrealdearekin egin behar da, hein batean zapatilaren
drop-aren menpe dago. Orpoarekin zenbat eta gehiago sartu orduan eta
luzeago izango da frenatze fasea. Oinaren aurreko zatiarekin sartuta
frenatze fasea txikitzen da eta Akiles tendoia gehiago luzatzen da,
honen indar erreaktiboa handituz, eta honekin propultsioa.
-
Oinak
oso elementu elastikoa izan beharra dauka:
berehalako erantzuna eman behar du, moldakorra izan eta egonkorra
aldi berean. Milisegundu batzuetan egin beharrekoa:
-
Lurrarekin kontaktatu, pronazioa inpaktuaren zati bat moteltzeko eta
zoru irregular bat moldatzeko
gaitasuna eduki.
-
Oinaz lurrean guztir bermatuta dagoenean, sistema guztiari bere
posizioaren informazioa helarazi
behar dio giharduraren erantzun azkar eta egoki bat edukitzeko.
Propultsioari hasiera ematean palanka zurrun batean bihurtu behar du.
-
Propultsioari hasiera emateko supinatu eta zurrundu.
-
Karrerako
kadentzia:
180pauso/min.