VIRGINIA BERASATEGIK BERE AZKEN DENBORALDIAN DEBEKATUTAKO SUSTANTZIAK HARTU DITUELA ONARTU DU.
Lehenik eta behin oso argi utzi nahi dut ni DOPAJEAREN GUZTIZ AURKAKOA naizela, ez dudala konpartitzen kirolari askok egiten dutena, baina oraindik eta gutxiago gustatzen zait kirolariak kritikatzen dituzten horiek egiten dutena.
Guztia azaltzeko, ni dopajearen aurka nago, baina ez jendeak normalean aipatzen dituen arrazoiengatik (kirolaren garbitasuna, tranpak e.a.) niretzako osasuna da garrantzitsuena, ez naiz inoiz medikamentuen aldekoa izan, nire bizitzaren ikuspegia bestelakoa da, ahal den heinean gorputzari bere denbora eman behar zaio denetarako, gaixotasunak gainditzeko zein entrenamenduak asimilatzeko, eta hortik aurrera jendeak automedikatzeko ohitura hori ez zait batere gustatzen.
Hori argi utzita zera esan nahi dut, kirol profesionala ez da kirola, lana da. Kirolaren nire ikuspegia, bakoitzak bere burua eta ingurukoa gainditzea dira, konpetentzia eta konpetizio sanoa eta osasuna. Kirol profesionalak ez du horretarako lekurik uzten, kirol profesionalean emaitzen agintzen dute, emaitzik gabe ez zara ezer eta emaitzik lortu ezean kalean zaude.
Ez zait batere gustatzen hainbat erakundeetatik kirolarien garbitasuna saldu nahi izatea, kirolaria inguratzen duen guztia ustela dagoenean. Adibide argiena futbola dugu, urteetan zehar ekonomikoki dopatuta eduki dugu eta jendeari ez zitzaion axola, gaur egungo egoera triste hontan gorriak eta bi ikusten hasi garen arte. Administrazioek dirua eman diete klubei, zorrak barkatu, horrez gaiz partiduen salerosketak... Hori onartuta dago, baina bere eguneroko ogia jokatzen ari den txirrindulariak "tranpa" egitea oso gaizki omen dago.
Edozein negozio gizonek behar du kafeina edo terminazio berdinean bukatuta beste hainbat sustantzien beharra, modu horretan lanean ordu gehiago egin eta soldata hobea irabazteko, edo hare eta okerrago edozein gazte zein helduk behar dugu alkohol, porro, raya eta abarren laguntza gaur on bat pasatzeko, gero hurrengo egunean egundoko burukominez jaiki eta tokian tokiko kirolari "tranpatia" kritikatu eta ikasgai moralak irakasteko. Horrek izen bat dauka, HIPOKRESIA!!!
Kirolari profesionalek kirola lanbidea dute, eta ez naiz ni izango doping-aren alde egingo duena, ezta gutxiagorik ere, baina nor naiz ni bera kritikatzeko? Nire ustez bakoitzaren ahutua da hori, baina ez garbitasuna edo ustelkeriaren artean, baizik eta osasuna bai hala ez, zein puntutaraino merezi duen osasuna arrisktatzea, nik nire kasuan oso argi daukat, eta zuk?