Orain dala 2 aste Zumaiako I. Txakurkrosa izan zan, gehiegi entrenatu gabe baña Orik eta nik parte hartu genun. Aste hortako eguraldia ez zan batere ona izan eta mendia ez zeon oso kondizio onetan, baña behintzat ez eguna errespetatu zun eta zigun euri gehiagorik egin.
Oso karrera gorra izan zan, lokatzaz gain penditza haundiko aldapak zeuden, eta nere entrenamendu faltak ere ez zun gehiegi lagundu, Orik nik baño hobe aguantatu zun karrera, naiz eta bukaeran ere earki antzeman zion entrenamendu faltari.
Antolakuntza aldetik ez daukat kejarik, bide guzia ondo seinalizatua zeon eta eta karrera bukatzeako txakurrantzat zein nagusientzat dutxak prest zeuden.
Hasiera baten ez giñan gehiegi karrera iteko apuntatutakok baña egunean bertan jende dexente apuntatu zan eta azkeneako 70 partehartzaile giñan.
11. iritsi giñan metara, dena Oriri esker, neregatik bazan dezente atzeago iritsiko giñan.
Hurrengo proba Tolosako kanikrosa 10km eta forma hobean, espero det.
Txintxo txinko zebrabidea pasatzeko |
A ze posea! |
Beroketa |
70 txakur ta 70 pertsona, a ze salida! |
Azkenen ayatu gea, ze gorra! |
Ura ean ta garbi, garbi etxea |