jueves, 18 de febrero de 2016

KARRERA TEKNIKA


- Postura edo jarrera tentea, sorbaldak, aldaka eta oinak lerrokatuz. Aurreranzko inklinazioa txiki batekin gerria tolestu gabe: oinaren bermatze puntua eta grabitate zentruaren arteko erlazio ezin hobea ahalbidetzen du.

- Aldaka antebertsioan: grabitate zentruarekiko gertuko bermatzea eta erdi-aurre oinarekin egindako sarrera ahalbidetzen ditu.

- Sorbalda eta beso erlaxatuak: karrera ekonomikoagoa edukitzeko aukera ematen du, arnasketarako giharreen lana erraztu eta zona zerbikaleko gainkargak ebasten ditu.
TEKNIKA DE CARRERA bilaketarekin bat datozen irudiak
- Belaunen altuera: ez dira goregi igo behar, abiadura baxuan belaunak baxuago geratzen dira, abiadura igo ahala belaunak gorago igotzen dira. Belaunak goregi igotzeak aireko fasea luzatuko du, horrekin batera frenatze fasea ere bai eta gainera psoasak lan gehiegi egin beharko du.
- Belaunak ez du guztiz luzatu behar lurrera iritsi baino lehen. Flexio apur batekin iritsi behar du lurrera, hori beharrezkoa da sarrera grabitate zentrutik gertu egiteko, oszilazio handiak ekiditeko eta korrikaren amortiguazio sistemarako ere hobea da. Belauna gehiegi luzatzeak orpoz sartzera derrigortuko gaitu.
- Korrika egitea saltoka joatea bezala da, aeireko fasean abiadura galtzen da, eta zankada luzeegi batek aireko fasea luzatuko du, oszilazioa handituko du, frenatze faseak handituko ditu eta indar eskakizun handiagoa beharko da grabitate zentrua bere ibilbide lerrora itzularazteko.

Oinaren bermatzea: oinaren erdi-aurrealdearekin egin behar da, hein batean zapatilaren drop-aren menpe dago. Orpoarekin zenbat eta gehiago sartu orduan eta luzeago izango da frenatze fasea. Oinaren aurreko zatiarekin sartuta frenatze fasea txikitzen da eta Akiles tendoia gehiago luzatzen da, honen indar erreaktiboa handituz, eta honekin propultsioa.

- Oinak oso elementu elastikoa izan beharra dauka: berehalako erantzuna eman behar du, moldakorra izan eta egonkorra aldi berean. Milisegundu batzuetan egin beharrekoa:
- Lurrarekin kontaktatu, pronazioa inpaktuaren zati bat moteltzeko eta zoru irregular bat moldatzeko gaitasuna eduki.
- Oinaz lurrean guztir bermatuta dagoenean, sistema guztiari bere posizioaren informazioa helarazi behar dio giharduraren erantzun azkar eta egoki bat edukitzeko. Propultsioari hasiera ematean palanka zurrun batean bihurtu behar du.
- Propultsioari hasiera emateko supinatu eta zurrundu.

- Karrerako kadentzia: 180pauso/min.

domingo, 10 de enero de 2016

SUPLEMENTUAK ESKURATZEKO ESKAINTZA


AGIRRE KIROLAK-en eskutik XISTARKA Prestakuntza Fisikoak suplementazioan eskaintza egiten dizue.

Eskaintza horretan hurrengo suplementazio marken artean aukeratu ahal duzue: MAXIM, POWEBAR eta OVERSTIM.S.

Nutrizioa eta jarduera fisikoa bat doaz. Jarduera fisikoak karbohidrato zein grasak behar ditu energia iturri moduan; proteina gihar zuntzak mantendu eta lehengoratzeko; bitaminak eta mineralak energiaren metabolismoaren oinarri moduan; eta azkenik ura, elikagaiak banatu, hondakinak kanporatu eta gorputzeko tenperatura kontrolatzeko. Edozein jarduera fisikoan dieta orekatua eta aberatsa ezinbestekoa da errendimendu altu bat lortzeko .

Suplementazio egokia gauzatzeko ezinbestekoak dira planifikazio on bat eta kalitatezko produktuen erabilera, bi zutabe horien bermearekin errendimendu goren bat lor daiteke.



MAXIM

Kalitate altueneko produktuez osatutako kirol nutriziorako gama zabala, jarduera fisikoa egin aurretik, bitartean edo ondoren hartzeko.

















POWERBAR

30 urteko esperientzia duen marka ezaguna. Kirolariek kirolarientzat sortutako eta probatutako produktuak.






OVERSTIM.S

Suplementazio marka frantziarra. Ohiko suplementazioaz gain, zeliakia duten kirolarientzat produktuak lantzen dituzte, baita produktu biologikoak ere. Guztiak kalitate handikoak.




























ESKAINTZA

POWERBAR eta OVERSTRIM.S suplementazio produktu guztietan %15-eko deskontua eskaintzen dizuegu, MAXIM produktuetan aldiz %20-a. Eskaera telefonoz, emailez... egiteko aukera edo Beasainen AGIRRE KIROLAK-ek duen dendan (Zelaeta Kalea 4, Behea).

Entregak aldiz enkargua egiterakoan adostuko dira.